Nortzuk garen
Kobika jatetxea Kortabitarte familiako kontsakrazioa da, gurasoek seme-alabei heredatua. Oro har, zaharberritzeari eta, batez ere, euskal gastronomiari eskainia
Ibilbide honek 1968.urtean izan zuen hasiera Abadiñoko San Blas Hotel entzutetsuan (Bizkaia). Orduantxe,arduradunak Koldoren gurasoak ziren, Iñigo eta Agurtzane. 1999. urtera arte gainera, hauen seme-alabak pertsona eta ostalari profesional gisa hasi eta hezi ziren bertan.
Urte horretan, hain zuzen ere, Durangoko Kobika Jatetxea (Bizkaia) sortu zen. Kobikak ordura arteko urteetan eskuratutako esperientzia aprobetxatuz bere esfortzu eta ezagutza guztiak bideratu zituen bertoko produktuek protagonismoa hartzen zuten autore sukaldaritza bat garatzeko.
Gure sorkuntzen originaltasunak eta freskotasunak ezaugarritzen gaituzte, betiere sukaldaritza tradizionala ahaztu gabe.
Jatetxea
Toki erosoa, soila eta modernoa, Durangoko alderdi modernoenean kokatua. Bertan, Agurtzanek pertsona-talde ilusionatu eta profesional bat bideratzen du eta hauek, bezeroaren asebetetzerako egiten dute lan..
Jatetxe modernoa, egungo teknologiarekin hornitua, erosotasuna galdu gabe txoko goxo txikietan banatzeko gai dena. Horrenbestez, Kobika Jatetxea toki ezin hobea da enpresek beraien batzarrak zuhurtzia osoz egiteko..
Valladolid, Miniature Pintxos Congress
1º Bizkaian 2015ean ARRAUTZA KISKALIA-rekin
3º Bizkaian 2015ean ITSASKI PAELLA-rekin..
2º Bizkaian 2012ean BAKAILAO NAHASKI FALTSUA ONDDO SIRIMIRIAN.
3º Bizkaian 2010ean con ONDDO ODOLKIA.
Euskadi-Nafarroa 2014 lehiaketako Kutxabank sariaren irabazleak ARRAUTZA KISKALIA pintxo ospetsu hoberenagatik.
Euskadi-Nafarroa 2012 lehiaketan Eusko-Label ISLAND’S EGG sariaren irabazleak.
MINIATURE PINTXOS CONGRESS 2016-ko irabazleak.
Valladolid-eko Nazioarteko Txapelketan 5 final 2015/2013/2012/2011/2010.
Amstel Oro 2016 GARAGARDOAREKIN ELKARTUTAKO PINTXORIK HOBERENA Sariaren irabazleak .
2016ko Espainiako Lehiaketan finalista.
Zer egin behar dut erreserbatzeko?
Erreserbak estekara jo eta bertan aurki dezakezun formularioaren bitartez eskatu gaitzakezu zure erreserba edo gure telefonora deituz. Gustora erantzungo dizugu.