Pribatutasun politika

www.kobika.es webgunea erabiltzeak pribatutasun politikaren baldintza guztiak onartzea dakar.

Datuen Babeserako Legea

KOBIKA JATETXEArekin harremanetan jartzeko unean Erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalak fitxategi batean gordeko dira. Fitxategi horren helburuak izango dira galdera eta kontsultei erantzutea, orriaren diseinua eta edukia hobetzea eta gure bezeroen beharrizanen arabera egokitzea, baita enpresaren inguruko albisteak, berriak eta eskaintza komertzialak bidaltzea ere (bai posta elektronikoz, bai beste komunikabideren baten bidez).

www.kobika.es webgunea KOBIKA JATETXEArena da, eta hori izango da fitxategien arduraduna. Informazio pertsonalaren isilpekotasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du eta datu guztiak Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko ditu. Era berean, Erabiltzaile guztiei jakinarazi behar zaie datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubidea egikaritu dezaketela, helbide honetara idazki bat igorriz: KOBIKA JATETXEA, San Ignacio Auzunea Etxetaldea 8, PK 48200 Durango (Bizkaia).

Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honen edo bertan garatutako jardueren inguruan sor daitezkeen desadostasun eta gatazka guztiak konpontzeko, alde biek berariaz onartzen dute Espainiako legeria aplikatzea. Auziaren aurretiko baldintza gisa, KOBIKA JATETXEAk eta bezeroak fede onez negoziatu beharko dute auzia edo gatazka konpontzeko, eta hilabeteko (1) epea izango dute alde bietako batek besteari auzia abiatzeko asmoa jakinarazten dion unetik zenbatzen hasita.

Gure webgunearen erabiltzaileek azaldutako guztiaren berri jaso dute eta borondatez onartu dute.